XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Litekeena zen, pentsatu zuen.

Egonezina handitu egin zitzaion.

Bere arrebak hori arrain batekin egin zuen behin: komunetik behera bota.

Warrenek pausoa are gehiago moteldu eta ondoren Walgreen-en parean gelditu zen.

Bere arrebaren arraina...?

Nola zuen izena?

Burbuila! Han jarraituko ote zuen Burbuilak?

Tona bateko arrain bat?

Hiripeko estolderian igerian egiten duen izakiak tona bat pisatzen du eta zu irentsi nahi zaitu.

Filmea Burbuilaren imajina batekin hasiko zen.

Ahoa itxi eta irekiz.

Kopeta apur bat zimurtuz, Warrenek imajina ezabatu zuen.

Nahiz eta efektu berezi eta egokien bidez dena posible izan, zaila izango zen Burbuilak inori beldurra ematea.

Eddiek, Warrenen lagun batek, esaten zuen behin beldurrezko filme bat ikusi zuela, tomate erraldoi batena.

Tomate bat!

Eta tomateak bueltak eman besterik ez zuen egiten, baina jendea zapalduz.